Mundua
PENTSIOEN ERREFORMA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erretiro adina atzeratzen duen pentsioen erreformaren 7. artikulua aurrera atera da aldeko 201 botorekin eta kontrako 115 botorekin.
Frantziako Senatuak pentsioen erreformaren artikulu eztabaidagarrienetako bat onartu du bart, erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzen duena, hain zuzen ere. Erretretaren adina atzeratzen duen 7. artikulua aurrera atera da aldeko 201 botorekin eta kontrako 115 botorekin.
Senatari sozialistek, komunistek eta ekologistek kontra bozkatu dute, goi ganberan egindako zenbaketaren arabera.
BFMTV telebista kateari egindako adierazpenetan, Olivier Dussopt Frantziako Lan ministroak gehiengo "oso zabala" azpimarratu eta ezkerraren jarrera kritikatu zuen.
Astea amaitu baino lehen, senatariek lege proiektuak dituen hogei artikuluak aztertuko dituzte, tartean, pentsioak gutxieneko soldataren % 85era igotzea aurreikusten duena. Gauzak horrela, 1.200 eurokoa izango da gutxieneko pentsioa.
Azken asteotan erretretaren erreformaren aurka kalera atera dira herritarrak. Urtarriletik sei mobilizazio handi egin dituzte, eta, aurrekoetan bezala, astearteko grebak jarraipen zabala eta eragin handia izan zuen garraio publikoan, hezkuntzan eta bestelako sektore estrategikoetan. Astearteko mobilizazioetan 3,5 milioi pertsona zenbatu zituzten sindikatuek, Gobernuaren arabera, berriz, 1,28 milioi pertsona izan ziren. Ipar Euskal Herriko garraioan eta hezkuntzan jarraipen zabala izan zuen pentsio erreformaren aurkako astearteko grebak.
Halaber, sindikatu nagusiek manifestazio gehiago deitu dituzte larunbaterako, "Gobernuak bere proiektua orain erretiratu dezan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa