16:54

Mundua

Tren istripua

Greziako Garraio ministroak dimisioa eman du, gutxienez 36 hildako utzi dituen tren istripuaren ostean

Agentziak | EITB Media

Kostas Ajileas Karamanlisek azpimarratu du 2019an, Garraio Ministerioaren buru izendatu zutenean, bere gain hartu zuela trenbide-sektore baten erantzukizuna, "XXI. mendeari ez dagokion egoera batean".

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kostas Ajileas Karamanlis Greziako Azpiegitura eta Garraio ministroak dimisioa eman du, bart Greziako erdialdean bi trenek talka egin eta gutxienez 36 hildako eta dozenaka zauritu utzi ostean.

Karamanlisek bere Twitter kontuan argitaratutako mezu batean dioenez, "Azpiegitura eta Garraioko ministro kargua uzten dut. Nire eginbeharra dela uste dut, hain bidegabeki hil diren pertsonen oroimena errespetatzeko".

Ministro kontserbadoreak azpimarratu du 2019an, Garraio Ministerioaren buru izendatu zutenean, bere gain hartu zuela trenbide-sektore baten erantzukizuna, "XXI. mendeari ez dagokion egoera batean".

"Hiru urte eta erdi hauetan errealitate hori hobetzeko ahalegin guztiak egin ditugu", baina aitortu du "zoritxarrez ahalegin horiek ez direla nahikoa izan istripua saihesteko".

Greziako larrialdi zerbitzuak ezbeharraren lekuan, lanean. Argazkia. EFE

Greziako larrialdi zerbitzuak ezbeharraren lekuan, lanean. Argazkia. EFE

Larisako (Grezia iparraldea) tren-geltokiko arduraduna atxilotu dute, Tempe herrian (Greziako erdialdea) izan den tren istripuan zerikusia duelakoan. Bi trenek talka egin dute aurrez aurre, eta dagoeneko 40 hildako zenbatu dituzte.

Ezbeharra gauerdian jazo da, bidaiarien tren batek eta merkantzien beste batek elkar jo dutenean. Lehen hipotesien arabera, bidaiarien trena —350 pertsona zeramatzan Salonikatik (iparraldea) Larisara (erdialdean)— ez zegokion trenbidean sartu da eta aurrez aurre jo du merkantzien trena. Kolpe bortitzaren ondorioz, lehenengoaren hiru bagoi errailetatik atera dira eta su hartu dute

"Lehen bi bagoiak ez dira existitzen", azaldu dio Kostas Agrastos Tesalia eskualdeko gobernadoreak ERT kateari. Aurreratu duenez, zaurituen artean erredurak eta mutilazioak dituzten pertsona ugari daude. 

Bestalde, Giorgos Manoli Tempeko alkatearen arabera, hiru bagoi horietan 1.200-1.500 ºC-ko tenperaturak izan dira. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena