Mundua
Gobernu akordioa
Erredakzioa
Pasok alderdi sozialdemokratak, Demokrazia Berria kontserbadoreak eta zentro-ezkerreko Dimar alderdiak Gobernu akordioa lortu eta Samaras lehen ministro aukeratu dute.
Bideoak (1)
Andonis Samaras Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearen hautagaia Greziako lehen ministro berria izendatu dute. Datozen orduetan, Gobernu berriaren ministroen zerrendaren berri emango dute.
Presidentziaren jauregitik atera denean, lehen ministro berriak Gobernu berriarekin emaitza zehatzak eskainiko dituela zin egin du. "Patriotismoarekin, pitzadurarik gabeko batasun nazionalarekin eta Jainkoaren laguntzarekin, emaitza zehatzak eta herriarentzako itxaropena eskaintzeko gogor lan egingo dugu", esan du.
Evangelos Venizelos Pasok alderdi sozialdemokrataren buruak gaur eguerdian iragarri du Demokrazia Berria eta Dimar alderdiekin Gobernu akordioa lortu dutela.
Gobernua osatzen duten hiru alderdiek Kongresuko 300 diputatuetatik 179 dituzte. Hortaz, Ganberaren konfiantza botoa arazorik gabe gaindituko dute.
NET katearen arabera, bihar Exekutiboaren gainontzeko kideek karguaren zina egingo dute. Gobernu berriak 15 eta 17 ministro bitartean izango ditu eta horietako asko teknokrata independenteak izango dira. Finantza Sailaren ardura hartzeko gehien entzuten den izenetako bat Vassilis Rapanos da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa