09:20

Mundua

Heriotza

Pervez Musharraf Pakistango presidente ohia hil da, 79 urte zituela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pakistango buruzagi militar ohia Dubain zendu da, gaixotasun arraro batek jota, familiak eta iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

  • Pervez Musharraf Pakistango presidente ohia, 2019ko irudi batean. Argazkia: EFE

    Pervez Musharraf Pakistango presidente ohia, 2019ko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pervez Musharraf Pakistango presidente ohia igande honetan hil da Dubain, 79 urte zituela, gaixotasun arraro batek jota, familiak eta iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Pakistango Armadaren prentsaburuak ohar baten bidez baieztatu du "Estatuaren eta Armadaren buruzagi ohiaren" heriotza, eta "doluminik zintzoenak" eskaini ditu. "Alak bedeinka dezala hildakoaren arima eta doluan dagoen familiari indarra eman diezaiola", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena