10:59

Mundua

espioitza

Latinoamerika gaineko bigarren "globo espioi" baten salaketaren aurrean entzungor egin du Txinak

agentziak | eitb media

Txinak ez du baieztatu ez gezurtatu AEBk atzemandako bigarren "globo espioi" bat bidali izana, oraingoan Latinoamerika zeharkatzen duena.

  • Gizon bat, Beijingeko AEBetako enbaxada zaintzen. Argazkia: EFE

    Gizon bat, Beijingeko AEBetako enbaxada zaintzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pentagonoko bozeramaile Patrick Ryder jeneralak ostegun honetan adierazi zuenez, "globo espioi" txinatar bat antzeman zuten Montana (AEBko ipar mendebaldea) gainetik hegan eta, horren ostean, Latinoamerikako zeruan aireontzi berri bat antzeman izana iragarri zuten atzo.

Azken akusazio horrek ez du Txinako agintarien erantzunik jaso, eta larunbat honetan komunikatu bana baino ez dute zabaldu, AEBren gaineko aireontziak sortutako egoera argitzeko. Era berean, hedabide ofizialistek ez diote aipamenik egin Costa Ricako La Nacion egunkariaren arabera Erdialdeko Amerikako herrialde horren gainetik hegan ari zen objektu zuriari.

Bestalde, erabiltzaile batek Weibon bilaketa bat eginez gero (Twitterren baliokidea, Txinan zentsuratua), txinatar karaktereekin "globo" edo "aireontzi" hitzak erabiliz, "Latinoamerika" terminoarekin lotuta, AEBek atzo egindako iragarkiari buruzko hiru argitalpen baino ez dira agertzen.

Ameriketako Estatu Batuetako aireko espazioan "globo espioi" horietako lehena aurkitu izanak krisi diplomatikoa eragin du Washington eta Beijing artean, eta Antony Blinken Estatu idazkariak asteburuan Asiara egitekoa zuen bidaia bertan behera uztea eragin du.

Beijingek ostiral honetan onartu zuen AEB gaineko globoa berea dela, baina ziurtatu zuen "ikerketa helburuekin, batez ere meteorologikoekin, erabilitako globo gidatu zibil bat" dela.

Iragarpenaren ostean, Wang Yi Txinako Kanpo Arazoetarako Bulegoko zuzendariak telefonoz hitz egin zuen Blinkenekin, eta AEBri eskatu zion "lasai egoteko, garaiz komunikatzeko, akatsak saihesteko eta desberdintasunak kontrolatzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena