18:27

Mundua

Erresuma Batua

Britainia Handiko lehen ministroak toryen presidentea kargutik kendu du bere arazo fiskalengatik

Agentziak | EITB MEDIA

Nadhim Zahawi Alderdi Kontserbadoreko presidenteak duela egun batzuk onartu zuen isuna ordaindu ziola Erresuma Batuko Ogasunari, zergen ordainketan akats bat antzeman ostean. 4,8 milioi libera ordaindu zituen guztira.

  • Rishi Sunak lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

    Rishi Sunak lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak kargutik kendu du Nadhim Zahawi Alderdi Kontserbadoreko presidente eta karterarik gabeko ministroa, bere deklarazio fiskalaren inguruko eskandaluaren harira ministerioen jokabide onaren "kodea" urratzeagatik.

Zahawiren inguruko eskandalua duela egun batzuk piztu zen, Britainia Handiko Ogasunari (HMRC, ingelesezko siglak) isuna ordaindu ziola onartu zuenean, zergen ordainketan akats bat antzeman ondoren.

"The Guardian" egunkariak duela egun batzuk jakitera eman zuenez, Zahawik Ogasunarekin adostu zuen zor bat % 30eko errekarguarekin kitatzea, eta, beraz, guztira 4,8 milioi libera (5,47 milioi euro) ordaindu zituen.

Zahawiren arabera, iaz Ekonomia ministro izan zena, errekargua 2000. urtean sortu zuen YouGov demoskopiarekin lotuta zegoen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena