Mundua
Ukrainako gerra
Agentziak | EITB Media
Ukrainak jaso egingo ditu azkenean Errusiako Armadari aurre egiteko nahi zituen tankeak: Leopard 2 alemaniarrak.
Argazkia: EITB
Alemaniako Gobernuak onartu egin du Ukrainara Leopard 2 tankeak bidaltzea, eta, gainera, herrialde horretara gutxienez Leopard 2A6 motako konpainia bat eramateko prest agertu da, Der Spiegel astekariak jakinarazi duenez.
Azken asteetan, Ukrainak behin eta berriro eskatu du Leopard tankeak jaso ahal izatea. Hainbat herrialde eureak bidaltzeko prest agertu dira, baina Berlinek esportatzeko baimena eman behar zuen. Azkenean, beste herrialdeei argi berdea eman ez ezik, Alemaniak ere bidaliko ditu bereak.
Orain, Ukrainak gerraren norabidea aldatzeko nahi zituen gerra-ibilgailuak izango ditu, bereziki ekialdeko lurralde okupatuak berreskuratu ahal izateko.
Gaur bertan, The Wall Street Journal egunkariak aurreratu du AEBko Gobernua Ukrainara Abrams M1 tankeak bidaltzea aztertzen ari dela. Informazio horren arabera, Alemaniarekin adostutako pakete baten barruan egingo lukete entrega, eta Berlinek Leopard tankeak ere bidali beharko lituzke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa