Mundua
Guerra en Ucrania
Agencias | EITB Media
Stoltenbergek eta Pistoriousek Ukrainara tankeak bidaltzearen auzia laster konponduko dela espero dute. Hainbat herrialde aliaturekin hizketan hasi da Alemania Leopard tankeen bidalketa koordinatzeko asmoz.
Jens Stoltenberg eta Boris Pistorious Berlinen izan duten bileraren ostean. Foto: EFE
NATOko idazkari nagusiak, Jens Stoltenbergek, eta Alemaniako Defentsa ministroak, Boris Pistoriousek, bilera izan dute gaur eta Ukrainako armadari arma gehiago eta astunagoak bidaltzea izan dute hizpide nagusi. Batzarraren ondoren, Alemaniako ministroak azaldu du bere herrialdeak ez duela oztoporik jarriko aliatuak Ukrainako soldaduak Leopard tankeen erabileran trebatzen hasten badira. Horrez gainera, jakinarazi du hizketaldiak hasi dituztela herrialde aliatuekin Leopard tankeen bidalketa koordinatzeko asmoz eta, adostasun batera iristen badira, azkar hartuko du erabakia bere Gobernuak.
Jens Stoltenbergek, bere aldetik, esan du espero duela laster hartuko dela Ukrainara tankeak bidaltzeko erabakia eta aliatuei eskatu die azkartu dezatela arma astunago eta aurreratuagoen bidalketa. NATOko idazkari nagusiaren hitzetan "gerraren une oso esanguratsu" batean gaude. Horregatik, bere ustez, "Ukrainari arma aurreratuagoak bidali behar zaizkio azkar" eta aliatuen arteko elkarrizketak mantentzearen aldeko agertu da.
Pistoriousekin izandako bileran, Stoltenbergek Olaf Scholz kantzillerraren gobernua presionatu nahi izan du. Bi eskari egin dizkio: bere tankeak Ukrainara bidali ditzala eta gainerako herrialdeei bidalketa hori egiten utz diezaiela. Izan ere, Leopard tankeak Alemanian fabrikatutakoak dira eta, erosketa militarren arauen arabera, herrialde honek eman dezake beste edozein esportazio egiteko baimena. Baina Scholzen alderdi sozialdemokratak ez du bide honetan pausorik eman nahi izan orain arte, Moskuk bere mugimenduak areagotuko dituenaren beldurrez.
Hain zuzen ere, Poloniak egin du dagoeneko Ukrainara 2A4 motako 14 tanke bidaltzeko eskakizun formala, herrialde germaniarreko Defentsa ministerioko iturriek berri-agentziei adierazi dienez. Gainera, duela egun batzuk, Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak azaldu zuen, eskakizun honek ezezkoa jasoko balu, "tanke hauen horniketa adosteko nazioarteko koalizio bat" bilatuko duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa