08:15

Mundua

Zeelanda Berria

Zeelanda Berriko lehen ministro Jacinda Ardernek dimisioa eman du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ahots dardartiarekin esan du: "Ez dut lan honekin jarraitzeko nahikoa energia. Oraintxe da kargua uzteko unea".

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zeelanda Berriko lehen ministro Jacinda Ardernek iragarri du otsailean kargua utziko duela, urriko hauteskundeetan hautagai aurkezteko "nahikoa energia" ez duela argudiatuta.

Alderdi Laboristak Napierren egindako bileran egin du iragarpena. Ahots dardartiarekin esan du: "Ez dut lan honekin jarraitzeko nahikoa energia. Oraintxe da kargua uzteko unea".

2020ko urrian hasi zuen bigarren agintaldia, bozetan gehiengo osoa lortuta. 1996az geroztik, Zeelanda Berrian bakarrik gobernatu duen alderdi bakarra izan da Ardernek zuzendutako Alderdi Laborista.

"Ez dut lana utzi gogorra delako, behar honek ardura handia dakarrelako baizik, eta ez dut horretarako behar besteko energia", azaldu du prentsaurreko batean. Halaber, erantsi du inoiz izan duen kargurik "politena" izan dela.

"Inork izan dezakeen pribilegio handiena da herrialde baten buru izatea, baina baita lanik zorrotzena ere", azpimarratu du. "Ezin da eta ez da kargu hau bete behar depositua guztiz beteta izan gabe", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena