09:13

Mundua

Greziako hauteskundeak

Rajoy: 'Grezian gertatutakoa albiste ona da Espainiarentzat'

Erredakzioa

Espainiako presidenteak uste du greziarrek "asmatu" egin dutela hauteskundeetan, eta emaitzak "Greziarentzat, Europar Batasunarentzat, euroarentzat eta Espainiarentzat oso albiste ona" direla.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Mexikon.

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Mexikon. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak uste du Greziako herritarrek "asmatu" egin dutela hauteskunde-legegileetan eta emaitzak "Greziarentzat, Europar Batasunarentzat, euroarentzat eta Espainiarentzat oso albiste ona" direla.

Rajoyk G20ren goi-bileran parte hartzeko Los Cabosera (Mexiko) iritsi denean egin ditu adierazpenok, Greziako hauteskundeetan erreskatearen eta euroaren aldeko alderdiek irabazi dutela jakin ostean.

"Gertatu dena albiste ona da; Greziako herritarrek asmatu egin dute eta Europar Batasunak laguntza emango dio Greziari, elkartasunezko proiektua delako eta Europar Batasuneko herritar guztien ongizatea bilatu behar duelako", adierazi du Espainiako presidenteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena