Mundua
Igande honetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Desagertuta dauden beste 4 bidaiarien bilaketa-lanak astelehenera arte bertan behera utzi dituzte, baina agintariek ez dute uste inor bizirik atera denik. Hegazkina Katmandutik irten zen eta, ikerketapean dauden arrazoiengatik, Pokharako nazioarteko aireportuan lur hartzean erori egin da aparatua.
Gutxienez 68 gorpu berreskuratu dituzte dagoeneko Nepalen, Katmandutik irtendako Yeti Airline konpainiaren hegazkin bat igande honetan lurrera erori ostean. Hegazkinak 72 bidaiari zeramatzan.
Berreskuratu dituzten hilotzak ospitale desberdinetara eraman dituzte, Rudra Thapa Nepalgo Poliziaren inspektoreorde laguntzaileak aditzera eman duenez.
Desagertuta dauden beste 4 bidaiarien bilaketa-lanak astelehenera arte bertan behera utzi dituzte, baina ez dute uste inor bizirik atera denik.
Hegazkina Katmandutik atera zen igande honetako 10:33ean (tokiko orduan) eta, ikerketapean dauden arrazoiengatik, Pokharako nazioarteko aireportuan lur hartzean erori egin da, Seti ibaiaren haranean.
Hegazkinean 68 bidaiari zihoazen (tartean, sei adingabe), pilotu bi eta hegazkin-laguntzaile bi. Polizia iturriek baieztatu dute behin-behineko hildakoen kopurua.
Bidaiariak jatorri desberdinekoak ziren: nepaldarrak, indiarrak, errusiarrak, korearrak, irlandar bat, argentinar bat eta frantziar bat, aireportuko iturriek ANI Indiako albiste-agentziari baieztatu diotenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa