Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasun agintariek azaldu dute bidaiariek ez dutela osasun kode berderik beharko Txinan sartzeko (orain arte beharrezkoa zen); bai, ordea, 48 ordu lehenago egindako PCR negatiboa.
Beijingo aireportua. Argazkia: EFE
Txinako Osasun Batzorde Nazionalak iragarri du urtarrilaren 8tik aurrera herrialdean sartzen diren bidaiariek ez dutela berrogeialdirik egin beharko. 2020ko martxotik indarrean zegoen murrizketa bertan behera geratuko da, beraz.
Osasun agintariek azaldu dute bidaiariek ez dutela osasun kode berderik beharko Txinan sartzeko (orain arte beharrezkoa zen); bai, ordea, 48 ordu lehenago egindako PCR negatiboa.
Izan ere, batzorde horrek iritzita, A kategoriako gaixotasun bat izatetik B kategoriako gaitz bat izatera igaroko da covid-a. Alegia, arrisku maila baxuagoko gaixotasuna izango da aurrerantzean.
Hain zuzen ere, "koronabirusak eragindako pneumoniatzat" zuten covid-a orain arte, baina "koronabirusak eragindako infekzioa" esamoldearen alde egin dute orain, "omicron aldaerak kasu bakan batzuetan eragiten duelako pneumonia".
Bestalde, nazioarteko aireko trafikoaren mugak arinduko dituzte Txinan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa