11:05

Mundua

Afganistan

Emakume afganiarrak ezingo dira unibertsitatera joan talibanen aginduz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Agintean daudenetik, emakumeen eskubideak urratzen dituzten beste zenbait erabaki ere hartu dituzte; besteak beste, bigarren hezkuntza debekatzea, toki publikoetan gizonezkoak eta emakumezkoak bereizita egotea, eta burkaren erabilera derrigortzea.

  • Bi ikasle afganiar. Argazkia: EFE

    Bi ikasle afganiar. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumeak ezingo dira unibertsitatera joan Afganistanen, talibanen Gobernuak hala aginduta. Erregimen fundamentalistak emakumeen aurka herrialde horretan egindako azken "mugimendua" da aipatutakoa. Duela urtebete bigarren hezkuntza egitea debekatu zieten neskato afganiarrei.

Shaikh Nida Muhammad Nadim talibanen Hezkuntza ministroak eman du horren berri Gobernuak egindako bilera baten ostean, Afganistango komunikabideek jakitera eman dutenez.

Ohar baten bidez, arlo publiko zein pribatuko unibertsitateei agindu diete emakumeei hezkuntza mota oro debekatzea "kontrakoa esan arte".

Esan bezala, iazko abuztuan boterera iritsi zirenean, bigarren hezkuntza egitea debekatu zieten emakumeei. Talibanek, ordea, hitzeman zuten neska gazteentzako ikasketa eredu berri baten bila ari zirela, azken horiei ikasteko aukera eman ahal izateko.

Urte eta erdian, baina, emakumeen eskubideen urraketa areagotu egin da. Leku publikoetan, adibidez, emakumezkoak eta gizonezkoak bereiztea erabaki zuten. Halaber, burkaren erabilera derrigortu zuten, eta ibilbide luzeetan, emakumeek debekatuta dute bakarrik ibiltzea (familiako gizon bat lagun hartuta ibili behar dira).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena