20:00

Mundua

Gatazka

Sirian 'kasko urdinen' kontra tiro egin dute

Erredakzioa

Sirian dauden NBEko begiraleen hiru ibilgailuk astearte honetan tiroak jaso dituzten Al Hafa gune gatazkatsuan.

  • NBEren begirale batzuk Sirian. Argazkia: EFE

    NBEren begirale batzuk Sirian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen Erakundearen begiraleen hiru ibilgailuren aurka tiro egin dute astearte honetan Sirian, Al Hafa auzoan, misioak jakitera eman duenez.

Oraindik ez dakite tiroak nondik etorri diren, halere, kideak onik irten dira operazioen basean. Orain Al Hafako egoera egiaztatu nahian dabiltza, erregimenaren tropek hainbat bonbardaketa egin baitituzte bertan.

Gertaera gune horretara sartzen saiatu den begirale talde batekin hasi da; Al Hafako auzokoek ez diete utzi, eta harriak botatzen hasi zaizkie, barra metalikoekin eraso egiteaz gain.

NBEren misioko kideek lekua uztea erabaki dute, eta Idlebera zuzendu dira hiru autoetan, une horretan tirokatu dituzte.

Espainiar bat hil da borrokaldi batean

Ceutako Rachid Wahbi (32 urte) Sirian hil da, dirudienez, herrialdean izandako borrokaldi batean. Rachid lagun batzuekin bidaiatzera joan zen herrialdera.

Oraindik ez dira gaztearen heriotzaren inguruko xehetasunak jakin, eta Gobernuko Ordezkaritzatik ez dutela horren berri izan adierazi dute.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena