12:24

Mundua

Qatargate

Kaili presidenteorde kargutik kentzea erabaki du Europako Parlamentuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Goizean Roberta Metsola Parlamentuko presidenteak jakinarazi du Presidenteen Konferentzia osatzen duten kide guztiek adostu dutela Eva Kaili kargugabetzea, eta Parlamentuak ere hala egin du, eta kargutik kentzea erabaki du.

  • Eva Kaili Europako Parlamentuko presidenteordea. Argazkia: EFE

    Eva Kaili Europako Parlamentuko presidenteordea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eva Kaili Europako Parlamentuko presidenteordea kargutik kentzea bozkatu du Europako Parlamentuak astearte honetan. Goizean Presidenteen Konferentziak aho batez hartu du erabakia, eta orain Parlamentuak ere Kailiren kargugabetzearen alde egin du. Belgikan atxilotuta dago presidenteordea, diruaren truke Qatarko erregimenaren alde egiteagatik.

Goizean, Roberta Metsola Parlamentuko presidenteak jakinarazi du Presidenteen Konferentzia osatzen duten kide guztiek adostu dutela Eva Kaili kargugabetzea, eta Parlamentuak ere hala egin du, eta kargutik kentzea erabaki du.

Ustelkeria delitu zantzuak aurkitu zituelako hasi zuen Belgikako Fiskaltzak bere kontrako ikerketa duela lau hilabete, eta bere etxea miatzerakoan, seiehun mila milioi euro aurkitu zituen poliziak.

Denera sei dira inputatuak Qatarren (Munduko Futbol Txapelketa hartzen duen herrialdea) ustezko ustelkeria kasu baten harira egindako ikerketan. Belgikako epaile batek Kaili beste hiru lagunekin batera inputatzea erabaki zuen igandean. Horien artean dago Franceso Giorgi italiarra, erakunde kriminalean parte hartzea, dirua zuritzea eta ustelkeria egotzita. Presidenteordea bihar eramango dute epailearen aurrera.

Dagoeneko, Kaili kanporatu dute talde sozialdemokratatik, eta Metsola presidenteak asteburuan kendu zizkion presidenteorde postuari lotutako erantzukizunak, besteak beste, Ekialde Ertainarekiko harremanak.

Magistratu belgikarrak miaketa bat egin zuen astelehenean Europako Parlamentuaren eraikinean, Bruselan, Europako Parlamentua urteko azken osoko bilkura egiten ari zen bitartean Estrasburgoko egoitzan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena