12:44

Mundua

KUBA-AEB HARREMANAK

Diaz-Canel presidentea AEBko Alderdi Demokratako kongresista batzuekin bildu da Kuban

AGENTZIAK | EITB MEDIA

James McGovern AEBko Ordezkarien Ganberako Arauen Batzordeko presidenteak eta Mark Pocan eta Troy Carter alderdikideek Karibeko herrialdea bisitatu dute.

  • Hiru kongresista demokrata Kubako agintariekin, atzo. Argazkia: @DiazCanelB

    Hiru kongresista demokrata Kubako agintariekin, atzo. Argazkia: @DiazCanelB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea AEBko kongresisten ordezkaritza batekin bildu zen atzo, aldebiko harremanak hobetzeko asmoarekin.

"Estatu Batuetako Kongresuaren ordezkaritza jaso nuen James McGovern buru zela. Gure desberdintasunei eta interes komuneko gaiei helduko diegu. Aldebiko harremanak hobetzeko borondate partekatua berretsi zen. Kubako herritarrei kalte egiten dieten neurriei amaiera eman beharra dagoela adierazi nien", idatzi du Diaz-Canelek Twitterren.

James McGovern AEBko Ordezkarien Ganberako Arauen Batzordeko burua da, demokrata, eta bisitan Mark Pocan eta Troy Carter alderdikideak ere izan ditu lagun, Kubako presidenteak berak sare sozialen bidez erakutsi duenez.

Esteban Lazo Kubako Herri Boterearen Batzar Nazionaleko presidentea ere kongresistekin egindako bileran izan zen.

Diario Las Américas egunkariak zabaldu duenez, McGovernek adierazi zuen "harresiak eraisteko lan egin nahi dutela, Kubako eta Estatu Batuetako herrien mesedetan, harreman helduagoa eta eraikitzaileagoa".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena