Mundua
Akordioa
agentziak | eitb media
Gustavo Petrok azpimarratu du gatazkan parte hartu dutenek ez dietela "euren lurraldeetan lasai bizitzen" utzi, baina orain itzultzeko eskubidea dutela, eta bide horri jarraituko diotela beste komunitate batzuekin.
Gustavo Petro Kolonbiako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Kolonbiako Gobernuak eta Askapen Nazionalerako Armadak (ELN) akordioa egin dute indarkeriagatik ihes egitera behartu zituzten embera komunitateak euren lurretara itzultzeko; eta Gustavo Petro presidenteak iragarri du aurrekari bat izango dela beste komunitateekin berdin egiteko.
Petrok Antioquia Mendebaldeko Buruzagien batzarrean egindako agerraldian azaldu duenez, "ELNrekin egindako lehenengo akordioaren lehenengo puntuan agertzen da indigena emberak euren lurretara itzultzea".
Azaldu duenez, Murindo udalerria da indarkeria pairatzen ari direnen adibideetako bat, Antioquia departamentuan: "Murindo udalerria herri hil bihurtu dute, eta ezin dugu hori ahalbidetu". Petrok esan du biztanle gehien indigenak eta afroak dituela Murindok, eta ekintzak eskatu ditu bertan bakean bizi daitezen.
Embera herriari dagokionez, presidenteak azpimarratu du gatazkan parte hartu duten eragile desberdinen biktima izan dela, "euren lurraldeetan lasai bizitzeko" aukera kendu dietela, eta horregatik, gustura agertu da bake elkarrizketen lehenengo bilera-sortan erdietsitakoagatik.
Dena den, esan du "beste herri batzuekin ere berdin" egin behar dutela, hau da, "talde etniko guztiek" itzuli behar dutela "euren lurretara".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa