Mundua
Sartzea lortu dute
Erredakzioa
Hutsik aurkitu dute, eta hainbat etxe tamaina handiko armekin suntsituta. Damaskon, berriz, tiro hotzek eta leherketek jarraitzen dute, eta Kofi Annan irtenbide berrien bila dabil Washingtonen.
Albisteak (2)
NBEko begiraleak Siriako Al Qubeir eskualdera iristea lortu dute ostiral honetan, bezperan Siriako armadak bertara sartzea galarazi ondoren, misio horretako iturriek jakitera eman dutenez.
Asteazkeneko sarraskiak 80 bat hildako utzi zituen Al Qubeir eskualdean, eta begiraleak ordubetez egon dira bertan, egoera aztertzen.
Ohar batean jakitera eman dutenez, tokia hutsik aurkitu dute, eta hainbat etxe tamaina handiko armekin suntsituta. Barrualdean odol arrastoak ikusi dituztela azaldu dute, eta hainbat sute oraindik itzali gabe zeudela.
''Sarraski honen inguruko datuak ez daude oraindik argi, eta ezin izan dugu hildakoen kopurua zehaztu'', gaineratu dute ohar horretan.
Siriako oposizioak erregimenaren indarrei egotzi die sarraskia, baina Damaskoko agintariek parte hartu izana ukatu dute, eta ''talde terroristei'' leporatu dizkiete hilketak.
Tiro hotzak eta leherketak Damaskon
Siriako gobernuarekiko leial jarraitzen duten indarrek eta talde opositoreek elkarri eraso egin diote gaur berriz, Damasko hiriko kaleetan, tiroka, hainbat aktibistak eta bizilagunek salatu dutenez.
Gainera, leherketa bortitza izan da hiriko merkataritza gune batean, segurtasun indarren egoitza batetik gertu.
Annan, irtenbide berrien bila
Hillary Clinton AEBko Estatu idazkaria eta Kofi Annan NBEk eta Arabiar Ligak Siriarako izendatu zuten ordezkari berezia Washingtonen bildu dira, egoera konpontzeko irtenbide berriak aurkitzeko asmoarekin. Agerian geratu dira berriz ere Siriaren egoeran Iranek izan beharko lukeen egitekoaren inguruko desadostasunak.
Gatazka konpontzeko harremanetarako taldean Iranek parte hartzea proposatu zuen ostegunean Annanek, baina Clintonek erabat baztertu du aukera hori.
Gerra zibila, "piztear"
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusiak ohartarazi du Sirian gerra zibila "piztear" dela, eta Bachar Al Asaden Gobernuak "zilegitasun osoa galdu" duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa