Mundua
Euskadi Irratia
EITB MEDIA
Euskal kazetariak zortzi hilabete daramatza Polonian eta atzo, astelehena, Oihana Goiriena bikotekidearen bisita jaso ahal izan zuen. Azken horrek dio Gonzalez "oso hunkituta" zegoela, eta bisitak indarra eman diola haren prozesuaren "inflexio puntua" dela uste dutelako.
Pablo Gonzalez euskal kazetaria, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA
Joan den otsailaren 28tik Polonian preso dagoen Pablo Gonzalez kazetaria bisitatu ahal izan zuen aurrenekoz Oihana Goirienak astelehen goizean. Bi orduko bisitak hunkitu egin du Gonzalez, eta, Goirienaren arabera, "urduri" dago, eta "gaizki darama egoera", baina, lehen topaketa hoekin, indarrak berreskuratu ahal izan dituela ziurtatu du, ate bat ireki dela dirudielako, "inkomunikazioan dagoen arrakala bat", eta horrek "animatu" egiten du aurrera egiteko. Euskadi Irratiko Faktoria saioan eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Oihanak.
Lehen bisita hori abokatuak Fiskaltzari behin eta berriz egindako ahaleginaren emaitza izan dela dio Goirienak. Hori dela eta, berak eta Gonzalezek inflexio puntua izatea espero dute, prozesu hori geldirik baitago.
Goirienak jakinarazi duenaren arabera, Polonian gauzak "oso astiro doaz, oztopo asko jartzen ari dira, eta epe laburreko gauza ez da izango". Ildo horretan, orain behin-behineko espetxealdia berrikusiko dutela azaldu du, eta "nahiko argi" dute espetxealdia luzatuko diotela Gonzalezi, "urtebete egin arte, behintzat". Gero, handik aurrera, espetxealdia luzatzea zailagoa den arren, gerta liteke; hala ere, "beste hiru hilabete luzatzea denok nahiko ziurtzat ematen dugu".
Era berean, Goirienak esan du kazetaria Euskadin izaten ari den babes guztiaren jakitun dela, "baina nire hitzak entzuteak hunkitu egin du, eta eskerrak eman nahi dizkie guztiei, bereziki, Euskal Herriko komunikabideei".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa