17:49

Mundua

Qatarreko Munduko Txapelketa

Irango jokalariek ez dute ereserkia abestu herrialdeko protestak babesteko

Agentziak | EITB Media

Irango telebistak emisioa eten du futbolariak isilik geratu direla egiaztatu ondoren. Jokalariek kantatzen ez zuten bitartean, Irango zaleek futbolariak txalotu dituzte.

  • Irango jokalariak, isilik, ereserkian zehar. Argazkia: EFE

    Irango jokalariak, isilik, ereserkian zehar. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irango futbol selekzioko jokalariek ez dute ereserkia abestu Qatarreko Munduko Txapelketan Ingalaterraren aurka jokatuko duten lehen partida hasi baino lehen, Mahsa Amini hil zenetik Errepublika Islamikoa astintzen ari diren protestei babesa emateko keinu gisa.

Carlos Queiroz Irango entrenatzaile portugaldarrak adierazi duenez, bere jokalariak "libre" ziren nahi bazuten protesta egiteko, eta hala egin zuten partida hasi baino lehen. Jokalariek kantatzen ez zuten bitartean, Irango zaleek futbolariak txalotu dituzte.

Irango telebistak emisioa eten du futbolariak isilik geratu direla egiaztatu ostean, DPA albiste-agentziaren arabera, eta zale batzuek ereserkiari txistu egin diotela baieztatu dute. Jalifa International futbol-zelaiko ikusleen artean 'Emakumea, bizitza eta askatasuna' leloa erakusten zuten pertsonak zeuden.

Foto: EFE

Jalifa International futbol-zelaiko ikusleen artean 'Emakumea, bizitza eta askatasuna' leloa erakusten zuten pertsonak zeuden. Argazkia: EFE

Igandean, Irango selekzioaren kapitainak, Ehsan Hajsafik, erreformak eskatu zituen Iranen, eta doluminak eman zizkien protestetan hildakoen familiei — 400 baino gehiago, giza eskubideen aldeko erakundeen arabera —.

Ali Jamenei Irango buruzagi gorenak herrialdeari "errespetua ez galtzeko" eskatu die kirolariei, Irango mugen barruan bereziki jarraitutako eremu batetik iritsitako mezuek duten garrantziaz jabetuta.

Futbol selekzioak kritikak jaso zituen azaroaren 14an Ebrahim Raisi presidentearekin batera posatu ondoren, eta hori Gobernuarekiko lerrokatze gisa ulertu zen, milaka pertsona kalera atera baitira Aminiren heriotzagatik protesta egiteko, beloa gaizki eramateagatik atxilotua.

Los jugadores de la selección de fútbol de Irán poco antes del inicio del choque mundialista. Foto: EFE

Irango futbolariak partida hasi baino lehen. Argazkia: EFE

Foto: EFE

Irango jokalariak otoitz egiten, Qatarreko Munduko Txapelketan debuta egin baino lehen. Argazkia: EFE

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena