Mundua
ASIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hildako gehienak klasean zeuden umeak dira. Lurrikarak Jakarta hiriburua astindu du, eta zauritu ugari eragin ditu.
Gutxienez 162 pertsona hil dira Indonesian izandako lurrikara baten ondorioz. Richter eskalan 5,6 gradu izan dituen lurrikarak Jakarta hiriburua astindu du, eta zauritu ugari eragin ditu, herriko agintariek baieztatu dutenez.
Ridwan Kamil Mendebaldeko Javako gobernatzailearen arabera, hildako gehienak adingabeak dira, lurrikara eskolak irekita zeudenean izan delako. Esan duenez, gutxienez 326 zauritu daude, eta 13.700 pertsonak etxea utzi beharzan dute. Martxan jarritako 14 aterpetan hartu dituzte.
Gobernatzaileak gehitu duenez, 2.300 etxebizitzatik gora daude nabarmen kaltetuta. Gainera, gutxienez hiru errepide isolatuta daude, Kompas telebista katearen arabera.
Herman Suherman Cianjur hiriko alkateak nabarmendu duenez, "pazienteak iristen ari dira oraindik", "gehienak iparraldeko eskualdekoak" direla gaineratu aurretik. Lurrikara 13:21ean izan da, epizentroa Cianjur hiritik hamar kilometro hegoaldera izan da, Indonesiako Meteorologia, Geofisika eta Klimatologia Agentzia Nazionalaren arabera.
Halaber, adierazi du lurrikarak Cianjur hirian, Mendebaldeko Javan, 365.000 pertsona baino gehiagori zerbitzu elektrikoa eten diela, agintariak "elektrizitatea azkar berrezartzeko" lanean ari direla azpimarratu aurretik, Kompasek jaso duenez.
Telebista kate horrek jasotako informazioaren arabera, zauritu kopuru handiaren ondorioz, paziente batzuk Cianjur ospitaleko aparkalekuan artatzen ari dira, kaltetu guztiak tratatzeko oherik ez dagoelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa