Mundua
qatar 2022
eitb media
Ekialde Hurbileko historiako lehen Munduko Futbol Txapelketak polemika eta protesta ugari piztu ditu hainbat gizarte eragileren aldetik, ingurumenaren ikuspegitik eta baita giza eskubideen arloan ere.
Ekintzaileak protestan, Parisko Errepublika plazan. Argazkia: EFE
Igande honetan izan da 2022ko Munduko Futbol Txapelketaren inaugurazio ekitaldia, Qatarko Al Khor hiriko Al Bayt estadioan, eta hori izan da, hain zuzen, anfitrioeien eta Ekuadorren arteko lehen partidaren agertokia. Txapelketa lau astez luzatuko da, abenduaren 18ra arte.
Ekialde Hurbileko historiako lehen Munduko Futbol Txapelketak polemika eta protesta ugari piztu ditu hainbat gizarte eragileren aldetik, ingurumenarem ikuspegitik eta baita giza eskubideen arloan ere.
Hasiera ekitaldian, Gianni Infantino suitzarra buru duten munduko futboleko agintari nagusiez gain, Refecep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea, Abdel Fattah al-Sissi Egiptoko presidentea, Mahmud Abas Palestinako aginte nazionaleko presidentea, Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoa eta Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteorde exekutiboa ere izan dira.
Morgan Freeman aktoreak ekitaldiaren hasieran adierazi duenez, "futbolak munduari bira ematen dio eta nazioak batzen dituenak komunitateak ere batzen ditu".
Bestalde, Jung Kook abeslariak, BTS talde hegokorearreko kideak, "Dreamers" abestu du, Munduko Txapelketako soinu banda ofizialean sartutako abestia, Fahad Al Kubaisi gatartar kantariarekin batera. Horrek ere, antolatzaileen arabera, "gizateria osoaren batasunerako deia dakar, desberdintasunak humanismoaren, errespetuaren eta inklusioaren bitartez gaindituz".
Parisko ekintzaileak: "FIFAk hil egiten du"
Ekintzaile talde batek pankarta bat jarri du Pont des Arts zubian, Pariseko Sena ibaia zeharkatzen duen zubi ospetsuenetako batean, minutu batzuez, hurrengo testuarekin: "FIFAk hil egiten du. 2022ko Munduko Kopa: 6.500 hildako". Qatarren Munduko Txapelketaren eraikuntzan hil diren milaka langile migratzaileren heriotzaren aurka protesta egitea zen asmoa.
Protesta iragankor horren egilea "Les Dégommeuses" kolektibo frantziarra da, batez ere lesbianek eta diskriminazioen aurka borrokatzea helburu duten trans pertsonek osatutako futbol taldea.
Pankarta ikusgai egon den minutu apurrek -16 metroko luzera eta 4 metroko garaierarekin- oinezko eta turista batzuen arreta erakarri dute. Gainera, aktibistek bengala gorri eta berdeak piztu dituzte.
Pont des Arts zubian ipini duten pankarta. Argazkia: EFE
Gainera, "Le bruit qui court", "Carton rouge Catar" eta "Fridays for future" taldeak Parisko Errepublika plazara hurbildu dira, eta eskalatu egin dute Frantziako Errepublika sinbolizatzen duen emakumeen estatua janzteko. "Qatar heriotzaz beteta dago" leloa duen kamiseta bat jantzi diote.
Estatuaren inguruan, zulatutako futbol baloi batzuekin Qatarreko Munduko Futbol Txapelketako instalazioen eraikuntzan galdutako bizitzak gorpuztu nahi izan dituzte.
Ekintzaileak protestan, Parisko Errepublika plazan. Argazkia: EFE
Alemanian ere indarra hartu du Munduko Futbol Txapelketaren aurkako boikot mugimenduak. Alemaniarren erdiek baino gehiagok diote ez dituztela partidak ikusiko, eta taberna askok erabaki dute lehiaketa ez ematea, munduko kopa hartzen duen herrialdean giza eskubideak urratu direla salatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa