Mundua
KLIMARI BURUZKO GOI BILERA
AGENTZIAK | EITB Media
Testuak ez du jasotzen erregai fosilen erabilera gradualki murrizteko talde ekologistek eta Indiak egindako eskaera.
Sameh Shoukry COP27 goi bileraren presidentea. Argazkia: EFE
COP27ko akordioaren lehen zirriborroak ez du jasotzen erregai fosilen erabilera gradualki murrizteko talde ekologistek eta Indiak, besteak beste, egindako eskaera. Oro har, berritasun gutxi dituela diote adituek aurreko dokumentuekin edo COP26ko akordioarekin (Glasgow) alderatuta.
Berotegi efektua eragiten duten gas emisioak "azkar" eta "modu iraunkorrean" murriztu behar direla berretsi dute mende amaieran Lurraren tenperatura 1,5 gradu baino gehiago berotu ez dadin. Halaber, herrialdeei eskatzen diete txosten zientifikoak kontuan hartzeko beraien estrategiak diseinatzerakoan.
Ukrainako gerrak areagotu duen energia krisiak trantsizio energetikoarekin eta energiaren dibertsifikazioarekin lotutako promesak eta konpromisoak "egoki" betetzeko zailtasunak eragin dituela onartu dute, eta konpromisoak ez atzeratzearen garrantzia azpimarratu dute.
Bestalde, premiazkoa jotzen dute energia berriztagarrien proportzioa handitzea, eta pixkanaka energia ekoizteko ikatza erabiltzeari uztea, beti ere "herrialde bakoitzaren egoera kontuan hartuz eta bidezko trantsizioaren beharra aitortuz".
Behin-behineko testuak bi ñabardura nagusi ditu Glasgowkoarekin alderatuta: arrazionalizazioaren kontzeptua eta baldintza nazionalak kontuan hartzearena, hain zuzen ere. COP26ko akordioan ez zuten jaso ikatza energia iturri gisa erabiltzeari uzteko eskaera. COP26ko akordioan lehen aldiz jaso zuten ikatza energia iturri gisa erabiltzeari uztea, eta erregai fosilentzako dirulaguntzekin progresiboki amaitzea.
Oraingoz ez dago akordiorik herrialde aberatsenek ordaindu beharreko konpentsazio funtsaren inguruan, eta negoziatzen jarraitzen dute. Klima aldaketarekin lotura duten hondamendi naturalek eragindako kalteei aurre egiteko litzateke diru hori.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa