Mundua
Erresuma Batua
Agentziak | EITB Media
Exekutiboak datozen bost urteetan 55.000 milioi libera sortzea, eta finantza merkatuei konfiantza ematea nahi du, Trussen Gobernuak iragarritako zerga planaren ostean desegonkortu egin baitziren.
Oinezkoak London Bridgen. Argazkia: EFE
Jeremy Hunt Erresuma Batuko Ekonomia ministroak herritarrei eta enpresei zergak igoko dizkiela iragarri du, 2028rako zorra murrizteko asmoz.
Zerga igoerekin eta gastuaren murrizketarekin, Rishi Sunak buru duen Exekutiboak 55.000 milioi libera sortzea aurreikusten du datozen bost urteetan. Ekonomialari batzuek uste dute helburu hori ez dela beharrezkoa, herstura ekonomikoa bultzatzen baitu.
Horrela, Huntek 150.000 liberatik 125.140 liberara jaitsi du diru sarreren muga, eta hortik aurrera, errentaren gaineko zergarik altuena ordainduko da, % 45ekoa; aldiz, handitu beharrean, zergarik gabeko irabazien proportzioa izoztuko du, datozen urteetan zergapeko gehiago sartzeko.
Ministro kontserbadoreak, halaber, % 25etik % 35era igoko du petrolio- eta gas-enpresen ezohiko irabazien gaineko aldi baterako zerga, eta etekin horien gaineko % 45eko behin-behineko tasa ezarriko die energia ekoizleei.
Era berean, ministroak gastu publikoa murrizteko asmoa du, Estatuko finantzak orekatzeko eta finantza merkatuei konfiantza emateko; izan ere, Liz Trussen Gobernu kontserbadoreak irailaren 23an iragarritako zerga egitasmoaren ostean, merkatu horiek ezegonkortu egin ziren.
Ministerioek "eraginkortasun neurriak" aurkitu beharko dituzte inflazio handia (% 11tik gorakoa) orekatzeko, eta Defentsak BPGren % 2ren pareko aurrekontua izango du (nahiz eta aurretik toriek % 3 agindu).
Huntek esan du gizarte dirulaguntzak eta pentsioak % 10,1 igoko direla datorren urtean, inflazioarekin bat etorriz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa