Mundua
Egipto
agentziak | eitb media
Gainera, HRWk kritikatu du goi-bileran parte hartuko dutenak APP bat instalatzera behartuta daudela eta tresna horrek informazio pertsonala jasotzen duela, tartean kamerakoa, mikrofonokoa eta kokapena.
Sharm el Sheij, Egipton. Argazkia: Efe
Human Rights Watch (HRW) Gobernuz Kanpoko Erakundeak, nazioarteko egoera humanitarioaren jarraipena egiten duenak, salatu du Egiptoko agintariek dozenaka pertsona atxilotu dituztela COP27 klimaren goi-bileraren harira manifestaziorako deia egiteagatik, eta galarazi egin duela manifestaziorako eskubidea Sharm el Sheijen.
Izan ere, goi-bilera egingo duten herri turistiko horretan, agintariek kamerak jartzera behartu ditu taxilariak segurtasun agentziek bidaiariak eta gidariak zelatatzeko, eta "ezohiko zailtasuna" duen prozesu bat ezarri du goi-bileran parte hartzeko, parte-hartzea mugatzeko helburuarekin, GKEaren arabera.
Adam Coogle HRWren Ekialde Hurbileko eta Afrika Iparraldeko zuzendariaren ondokoaren ustez, "argi dago" Abdelfata al Sisi militar kolpista ohiaren Gobernuak "ez du gehiegizko segurtasun neurriak baretzeko eta adierazpen askatasuna eta biltzekoa baimentzeko inolako asmorik".
Atxiloketen artean, HRWk Ajit Rajagopal ekintzaile indiarrarena azpimarratu du. Zortzi eguneko ibilaldi bat egin nahi zuen Kairotik Sharm el Sehijera, baina atxilotu egin zuten, hurrengo egunean, nazioarteko kritiken ostean, libre uzteko.
Jaled Fouda Hego Sinai probintziako gobernadoreak ohartarazi du segurtasun indarrek soilik zehaztutako eremu batzuetan utziko dutela protestak egiten, goi-bileratik urrun.
Era berean, HRWk gogorarazi du Egiptoko Gobernuak APP bat jaistera behartzen dituela parte-hartzaile guztiak, eta aplikazio horrek informazio pertsonala biltzen duela, tartean kameratik, mikrofonotik eta kokapenetik.
Protesta COP27ren atarian. Argazkia: Efe
Giza-eskubideen krisia
Amnistia Internazionalak (AI), berriz, salatu du ehunka egiptoar atxilotu dituztela gobernuaren aurkako protestetan, eta bere ustez, horrek agerian uzten du herrialdearen "errealitate iluna" giza eskubideen arloan.
AIk ohar batean azaldu duenez, Estatuko Segurtasunaren Fiskaltza Gorena gutxienez 151 atxilotu ari da ikertzen eta galdekatzen, eta "beste ehunka gehiago atxilotu eta galdekatu dituzte".
"Horrek gogora ekartzen digu disidentzia zapaltzeko Egipto aurrera eramaten ari den atxiloketa arbitarioen politikaren errealitate iluna", gaineratu du.
Greenpeacek eguzki xaflak zabaldu ditu Madrilen
Bestalde, Greenpeaceren 40 ekintzaile inguruk eguzki xaflak zabaldu dituzte Madrilgo Debod Tenpluan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari COP27n "justizia klimatikoa" defenda dezala eskatzeko.
"Egiptoko kulturak Espainian duen sinbolo handiena" delako erabaki omen dute protesta Debod Tenpluan egitea.
Era berean, Greenpeacek aldarrikapen ekintza gehiago egin ditu Getafen, Zaragozan, teruelen, Valentzian, Malagan eta Huelvan, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa