Mundua
Profila
eitb media
Erresuma Batuak lehen ministro berria du, Rishi Sunak. Liz Trussen dimisioaren ostean, indiar jatorriko politikariak gora egin du herrialde hartako politikan. Baina izen hori ez da berria, dagoeneko badu ibilbidea herrialdeko politikan.
Rishi Sunak. Argazkia: EFE
Liz Trussen dimisioaren ostean, Erresuma Batuak Rishi Sunak du lehen ministro berri. Herrialdea gobernatzen duen lehen hindua da, baita 100 parlamentari kontserbadoreren babesa lortu duena ere. Baina, nondik dator Rishi Sunak? Zer ibilbide du Erresuma Batuko politikan?
Orain lehen ministro denak 2014ko urrian ekin zion politikari, Richmonden hautagai kontserbadore zela. 2015ean, diputatu aukeratu zuten % 36,2ko gehiengoarekin, eta 2017ra arte, Ingurumen, Elikadura eta Landa Arazoetarako Batzorde Selektiboko kide izan zen.
2015ean, eskuin kontserbadorean ezagun bihurtzen hasi zen, eta 2016an, brexitaren erreferenduma babestu zuen. Horri esker, Boris Johnsonek herrialdeko Altxorraren idazkari nagusi izendatu zuen 2019ko uztailean.
2020ko otsailean, Ogasun kantziler izendatu zuten, eta une hartan zegoen pandemiagatik izututa zeuden familia mordo baten lasaigarria izan behar izan zuen. Urte horretako martxoan, Sunak bere esku zegoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen pandemiak ekonomikoki kaltetutako pertsonei laguntzeko. Ekonomiako politikaria izan zen garaian, pandemian enplegua babesteko egin zuen planagatik goraipatu zuten, baina herritarrei emandako laguntza eskasak kritikatu zizkioten.
Halaber, Rishi Sunak lehen ministro ohi Boris Johnsonekin batera zigortu zuten pandemian legez kanpoko festa batera joateagatik. Bere aberastasunagatik ere kritikatu eta sailkatu zuten, ezin izango baitzen herritarren larruan jarri beren arazoen berri izateko.
Duela hilabete Liz Trussen aurka zebilen Erresuma Batuko lehen ministro izateko. Orain, herrialdearen krisi historiko bati aurre egin behar dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa