18:20

Mundua

Londres

Erresuma Batuko Barne ministroak dimisioa eman du, Trussen Gobernuarentzat bereziki zaila den testuinguruan

Agentziak | EITB Media

Suella Bravermanek Liz Truss boterera igo zenean hartu zuen kargua, duela hilabete pasatxo. Biek bilera egin dute, eta Barne ministroak dimisioa aurkeztu dio. Grant Shappsek ordezkatuko du karguan.

  • Suella Braverman Erresuma Batuko Barne ministroa. Argazkia: EFE

    Suella Braverman Erresuma Batuko Barne ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Suella Braverman Erresuma Batuko Barne ministroak dimisioa eman du gaur, Liz Truss lehen ministroaren Gobernuarentzat bereziki zaila den testuinguru batean. Politika ekonomikoak porrot egin ondoren, Finantza ministroa kargutik kendu zuten iragan astean. Trussek Grant Shapps izendatu du Barne ministro, Boris Johnsonen aurreko Gobernuan Garraio ministro izandakoa.

Bravermanek, fiskal nagusi ohiak, bere kargua hartu zuen Truss boterera igo zenean, duela hilabete pasatxo. Biek bilera bat izan dute, eta Barne ministroak dimisioa aurkeztu dio, BBCko iturrien arabera.

Ministro ohiak polemika sortu zuen bere "ametsa", "obsesioa", Erresuma Batuan asiloa eskatzen ari direnak Ruandara nola deportatzen dituen ikustea zela ziurtatu ostean, Londresek Afrikako herrialdera bideratu nahi duen migrazio neurri polemikoaren harira.

Gobernutik ateratzeko arrazoiak azaltzeko gutun publiko batean, Estatuko abokatu nagusi ohiak azaldu du "akats bat" egin, eta "arauak hautsi" dituela.

"Gaur, agiri ofizial bat bidali diot nire kontu pertsonaletik konfiantzazko parlamentari bati,", Bravermanek adierazi duenez, "immigrazioari buruzko Gobernuaren neurri baterako babesa lortzeko".

Ministroak onartu du ekintza hori arauen aurkakoa zela: "egokiena alde egitea da", azpimarratu du.

Trussek Downing Streetetik alde egiteko Alderdi Kontserbadorearen barruko presio gero eta handiagoen artean gertatu da dimisioa, finantza ekaitzaren ostean, eta inkesten gainbeheraren aurrean.

Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak esan du "borrokalaria" dela, eta ez "testuinguru zailengandik ihes egiten duten horietakoa", eta ez duela dimitituko.

Keir Starmer Alderdi Laboristako buruzagiak galdetuta zer dela eta jarraitzen duen karguan, Trussek esan du berak 45 egun eskasetan Starmerrek bi urte baino gehiagotan baino "gehiago" egin duela, eta "egitasmo ekonomikorik ez izatea" eta "sindikatu militanteei" babesa ematea leporatu dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena