12:07

Mundua

Energia

Von der Leyenek EB osora zabaldu nahi du iberiar salbuespena

Agentziak | EITB Media

Europako Batzordeko presidenteak esan duenez, aste honetako goi bileran energiaren prezioaren igoera murrizteko aukera guztiak aztertuko dituzte. Ministro txekiarrak onartu du oraindik desadostasunak daudela "hori egiteko moduari buruz".

  • Ursula von der Leyen, Europako Parlamentuan.

    Ursula von der Leyen, Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak berretsi du energiaren prezioaren igoera murrizteko aukera guztiak aztertuko dituela, iberiar salbuespena EB osora zabaltzeko aukera barne, Errusiak hodi bidez Europara bidaltzen zuen gasaren % 80 moztu ostean.

Europako Parlamentuan, Europan energiaren prezio garestiak aztertzeko goi-bileraren aurretik, Von der Leyenek esan du "merezi" duela Iberiar penintsulako salbuespenaren antzeko mekanismo bat garatzea EB osorako, elektrizitatearen merkatuan gasaren prezioa mugatzeko.

"Oraindik erantzun beharreko galderak daude, baina ez dut aukerarik utzi nahi aztertu gabe", adierazi du.

Von der Leyenek Gobernuaren proposamenak aurkeztu ditu: gas naturalaren prezioaren muga malgua, batera erostea 2023-2024 neguan deposituak betetzeko beharrezkoa den gasaren % 15, gas horniduraren larrialdietan estatu kideen arteko elkartasun arau estandarizatuak eta kontsumoa murrizteko proposamen berriak.

"Beharrezkoa den bitartean babestuko dugu Ukraina, eta europarrak babestuko ditugu Putin egiten ari den beste gerratik, gure energiaren kontrako gerratik. Putinen gas xantaiari erantzuteko modurik onena Europaren elkartasuna eta batasuna da", esan du buruzagiak.

Gainera, Von der Leyenek gaineratu duenez, "zortzi hilabete behar izan dira Errusiako gasaren bi heren ordezkatzeko".

Mikulax Bek Europako Gaietarako ministro txekiarrak, Kontseiluaren buru, prezioak "adostasun zabala" iragarri du, "baina oraindik desadostasunak daude hori egiteko moduari buruz".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena