13:10

Mundua

Indarkeria Sirian

Al Asad: 'Siriak terrorismoaren aurkako gerra bat du aurrez aurre'

Erredakzioa

Herrialdeko gobernuarekin amaitzeko, atzerriko herrialdeek finantzatutako talde terroristen aurkako gerra gisa azaldu du Siriako egoera Bachar al Asadek.

  • Bachar al Asad Siriako presidentea. Argazkia: EFE

    Bachar al Asad Siriako presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bachar al Asad Siriako presidenteak adierazi du "egiazko gerra" bat dutela aurrez aurre, eta krisia gainditzeko, politikaren eta terrorismoaren artean bereizteko eskatu du.

Eratu berri den Parlamentuaren aurrean hitz egin du presidenteak, eta nazioartean, Siriaren aurkako "konspirazioa" dagoela ziurtatu du. Honen harira, "terrorismoaren eta politikaren artean bereizteko" eskatu du krisiari irtenbide bat emateko.

Elkarrizketarako deia luzatu dio oposizioari herrialdeko gatazkarekin amaitzeko. Atzerritik finantzatutako terroristen aurkako gerra dela adierazi du, ez herrialdeko bi alderdi politikoen artekoa.

"Baldintzarik gabe elkarrizketa" bat izateko prest azaldu da, eta "atzerriko edozein esku-hartze" baztertu du.

Egoera, hamarkadatan zehar Siriaren aurkako azpikerian antolatutako konspirazio bat dela berretsi du.

Kofi Annan NBEko ordezkariak Sirian gerra zibila egoteko arriskuaz ohartarazi ostean egin ditu adierazpenak presidenteak.

Gainera, aste honetan nazioarteko hainbat herrialdek Siriako enbaxadoreak kanporatu dituzte, besteak beste, Hulako sarraskiari erantzuna emateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena