Mundua
Ukrainako gerra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europar Batasunak "irmo" gaitzetsi du Zaporizhiako zentral nuklearra hartzeko Putinen dekretua. Bestalde, Zelenski ironiaz mintzatu da Krimea eta Errusia lotzen dituen zubiaren leherketari buruz: "hodeitsu dago Krimean, baina bero".
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Errusiako Armadak 10 misil bota ditu Ukrainako Zaporizhia udalerrian, herrialdeko zentral nuklear nagusia dagoen leku berean, alegia. Oleksandr Starukh Zaporizhiako Eskualdeko Administrazio Militarraren buruak erasoaren berri eman du sare sozialen bidez: "etsaiak Zaporizhiako hiria beldurtzen jarraitzen du. Ia dozena bat misil jaurti dituzte".
Gutxienez 20 pertsona hil eta beste 89 zauritu dira bonbardaketaren ondorioz, Anatoly Kurtev Zaporizhiako alkateak Telegram bitartez jakitera eman duenez. Gainera, larrialdietarako zerbitzuek bonbardaketa gehiago izan daitezkela ohartarazi dute, hortaz, misil horiek erori diren lekura ez hurbiltzeko eskatu diete herritarrei.
Europar Batasuneko gaitzespena
Bestalde, Europar Batasunak "irmo" gaitzetsi du Zaporizhiako zentral nuklearra hartzeko Putinen dekretua. "Europar Batasunak ez du aitortzen Errusiak egindako Donetsk, Luhansk, Zaporizhia eta Kherson Ukrainako eskualdeen anexioa, eta irmo gaitzesten du. Ondorioz, Zaporizhiako zentral nuklearraren hartzea legez kanpokoa da, erabat baliogabekoa", adierazi du Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako eta Segurtasun Politikarako goi kargudunak.
Bestalde, Zaporizhiako zentral nuklearraren lerro elektrikoaren deskonexioa eragin duten erasoak abiatu izana egotzi dizkio Errusiak Ukrainari. Dena dela, hornidura berrabiatu dutela iragarri dute igande arratsalde honetan.
Krimea eta Errusia lotzen dituen zubia, lehertuta. Argazkia: EFE
Krimea eta Errusia lotzen dituen zubiaren suntsiketari buruz ironiaz mintzatu da larunbat honetan Vlodomir Zelenski Ukrainako presidentea herrialdearen aurrean egindako hitzaldian. "Gaur giro eguzkitsua dugu denetan, 20 graduren bueltan. Zoritxarrez, lainotuta egon da Krimean, baina bero egin du. Hodeiak gorabehera, ukrainarrek zer egin badakite. Eta gure etorkizuna eguzkitsua da", adierazi du.
Bestalde, zubi horretako segurtasuna handitzeko eskatu dio Putinek Segurtasun Zerbitzuari, Kremlinek jakinarazi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa