Mundua
Siria
Erredakzioa
Alde 41 boto izan ditu testuak, 3 boto kontra (Txina, Errusia eta Kuba) eta bi abstentzio (Ekuador eta Uganda). "Indarkeria handiz jokatzea kondenatu du herritarren aurka".
Albisteak (3)
Alde 41 boto izan ditu testuak, 3 boto kontra (Txina, Errusia eta Kuba) eta bi abstentzio (Ekuador eta Uganda).
"Indarkeria handiz jokatzea kondenatu du herritarren aurka", eta Damaskoko Gobernuari "indarkeria amaitzea" eskatu dio era guztietan, armamentu pisutsua herrietan erabiltzea amaitzeko ere adierazi dio.
Kofi Annan, 'zapuztuta' Sirian indarkeriak jarraitzen duelako
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta Arabiar Ligak Siriara bidalitako ordezkariak, Koffi Annanek, esan du 'zapuztuta' dagoela Sirian indarkeriak jarraitzen duelako.
"Badakit guztiok egonezinik eta zapuztuta gaudela indarkeriagatik eta erahilketengatik. Neu ere bai. Nik uste zuek baino zapuztuago nagoela guztiaren erdian nagoelako", esan du Annanek Nayib Mikati Libiako lehen ministroarekin bildu ostean.
Annanek azaldu duenez, guztia azkarragoa izatea gustatuko litzaioke, eta etorkizunean negoziaketen mahaian beste proposamen batzuk izatea ez du ekidin, bere bake planaz gain.
Halaber, Kyung-wha Kang NBEren Goi Ordezkariak Giza Eskubideentzat adierazi duenez, Hulan (Siria) izandako sarraskian gizateriaren kontrako krimenak izan zirela esateko zantzuak daude.
Zibilak ihesi, Hulako sarraskiaren ostean
Duela astebete Hulan (Siria) izandako sarraskiak milaka zibil inguruko herrietara joatea eragin du; batzuek laguntza behar dute berehala, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak jakitera eman duenez.
Merkel eta Putin, "irtenbide politiko" baten alde
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak Siriari "irtenbide politikoa" emateko nahia dutela adierazi dute, Kofi Annan NBEk bidalitako ordezkariaren bake plana oinarritzat hartuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa