07:31

Mundua

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bakearen Nobel saria, EBko goi bilera eta indarrean sartu den 'Soilik bai da bai' legea

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

  • Kharkiv (Ukraina).

    Ukrainako herria Bakearen Nobel sariaren hautagaien artean dute kinielek, baina aukera gutxi ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Bakearen Nobel saria: Norvegiako Nobel Batzordeak goizean jakinaraziko du nork edo nortzuek irabazten duten aurten Bakearen saria. Klima aldaketaren kontrako borroka eta Ukrainako gerra hautagaien artean ageri dira.

Europar Batasuneko goi bilera: EBren 27 gobernuburu eta estatuburuek bilera dute gaur Pragan, eta gasaren prezioa mugatzeko moduak izango dituzte eztabaidagai nagusi. Adostasunik ez dago, eta Alemaniako plan energetikoak askoren susmo txarrak piztu ditu.

- 'Soilik bai da bai', indarrean: Sexu askatasuna bermatzeko legea, abusuaren eta erasoaren arteko ezberdintasuna ezabatzen duena, gaur sartu da indarrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena