12:02

Mundua

Nobel Sariak

Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless zientzialariek irabazi dute Kimikako Nobel Saria

EITB MEDIA

Produktu farmazeutikoek minbiziaren aurka duten orientazioa hobetzeko aukera eman duen "klik kimikoa" garatzeko egindako lanagatik egin diete aitortza zientzialarioi.

  • Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless. Argazkia: © Nobel Prize

    Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless. Argazkia: © Nobel Prize

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless zientzialariek irabazi dute Kimikako Nobel Saria. Produktu farmazeutikoek minbiziaren aurka duten orientazioa hobetzeko aukera eman duen "klik kimika" garatzeko egindako lanagatik egin diete aitortza zientzialarioi, Stockholmeko (Suedia) Zientzien Suediako Akademiak asteazken honetan iragarri duenez.

Gaurkoa alor zientifikoko Nobel sarietako azkena da, astelehenean, Medikuntzakoa eta atzo, asteartea, Fisikakoa ezagutzera eman ondoren. Ostegunean, Literaturarekin jarraituko dute iragarkiek; ostiralean, Bakearena ezagutuko da, eta, datorren astelehenean, Ekonomiarena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena