19:17

Mundua

Bozak

Brasilgo hauteskundeetako lehen itzuliaren gakoak: bolsonarismoaren ezkutuko indarra eta abstentzioa

Agentziak | EITB Media

Lulak eta Bolsonarok hiru aste dituzte aurretik Simone Tebet zentro-eskuindarraren, Ciro Gomes laboristaren eta bozen % 1 gainditu ez zuten beste hamar bat hautagairen alde egin zuten hautesleen botoa erakartzeko.

  • Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiaren jarraitzaileak, Sao Pauloko Paulista etorbidean. EFE

    Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiaren jarraitzaileak, Sao Pauloko Paulista etorbidean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brasil azken hamarkadako hauteskunde presidentzial polarizatuenetan murgilduta dago. Lehen itzulian, Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiak boto baliodunen % 48,34 lortu zituen, eta Jair Bolsonaro presidenteak, berriz, % 43,28.

Lulak eta Bolsonarok neurtuko dituzte indarrak bigarren itzulian

Brasilgo Presidentetzaren hautaketa urriaren 30ean erabakiko da, bi hautagaietako batek ere ez baitzuen boto baliodunen % 50 baino gehiago lortu igande honetako hauteskundeetan.

Bi hautagaiek hiru aste dituzte aurretik Simone Tebet zentro-eskuindarraren (% 8), Ciro Gomes laboristaren eta % 1 gainditu ez zuten beste hamar bat hautagairen aldeko botoa eman zuten hautesleak erakartzeko.

Bolsonarismoaren indar ezkutua

Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiak irabazi zituen hauteskundeak, baina Jair Bolsonaro agintariaren ezkutuko indarrak, inkestek antzeman ez zutenak, bigarren itzulia behartu du.

Brasilgo ultraeskuineko buruzagiak boto asmoari buruzko inkesta guztiek proiektatutakoa baino emaitza hobea lortu zuen. Lulak bere antagonista nagusiak baino 5 puntu gehiago baino ez zituen lortu.

Inkesten arabera, ordea, atzora arte 15 puntuko aldea zegoen bi hautagaien artean, Bolsonarok ez baitzuen botoen % 36 gainditzen inkestetan.

Jair Bolsonaro. Foto: EFE

Jair Bolsonaro. Argazkia: EFE

Bolsonarok ez ditu hautestontziak zalantzan jarri

Emaitzen ondoren, Bolsonarok zalantzan jarri zuen iritzi-inkesten fidagarritasuna, baina hautestontzien sistema elektronikoaren zilegitasunari buruz ez zuen txintik esan, nahiz eta aurreko egunetan zalantzan jarri.

Estatuburuak herrialdeko egungo hauteskunde-sistemaren aurkako iruzurraren mamua astindu du, eta boto inprimatua ezartzeko eskatu zion Kongresuari, 1996tik martxan dagoen hautestontzi elektronikoaren aurkako salaketarik ez dagoen arren.

Bolsonarismoak sendotasuna erakutsi du

Armadako erreserbako kapitain ohiaren emaitza onaz gain, bolsonarismoak indar erakustaldia eman zuen iragan igandean, presidentearen aliatu garrantzitsuak Kongresurako zein eskualdeetako gobernadorerako aukeratu ondoren.

Bere hautagai batzuek estatu garrantzitsuetako gobernuak irabazi zituzten lehen itzulian, Rio de Janeiro, Brasilia eta Parana kasu. Tarcisio Gomes de Freitas ministro ohiak, berriz, ezustean bigarren itzulia behartu du Sao Paulon, herrialdeko hauteslekurik handienean, Fernando Haddad Lularen hautagaiaren aurrean.

Luiz Inácio Lula da Silva. Foto: EFE

Luiz Inacio Lula da Silva. Argazkia: EFE

Abstentzio handiena 1998tik, eta 2018koaren antzekoa

Hauteskunde egunean ere abstentzioa izan zen nagusi. Hauteskunde presidentzialen lehen itzulian hautestontzietara agertu ez ziren hautesleen portzentajea 1998tik izan den handiena da, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren arabera.

Hautestontzietara deitutako 156 milioi brasildarretatik 32,6 milioik ez zuten parte hartu, hau da, % 20,94ko abstentzioa, Bolsonaro aukeratu zutenean 2018an erregistratu zen % 20,3aren aurrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena