11:47

Mundua

Nobel sariak

Svante Pääbo ikerlariak jasoko du Medikuntzako 2022ko Nobel Saria

EITB MEDIA

Ikerlariak desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruz egindako aurkikuntzak aitortu dituzte.

  • Svante Pääbo, 2022ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria. Foto: @NobelPrize

    Svante Pääbo, 2022ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria. Foto: @NobelPrize

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Stockholmeko (Suedia) Karolinska Institutuak 2022ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria aitortu dio Svante Pääbori, "desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruz egindako aurkikuntzengatik".

Iaz, David Julius eta Ardem Patapoutian ikertzaileentzat izan zen aitortza, gizakiek tenperatura eta ukimena sentitzeko erabiltzen dituzten errezeptore zelularren aurkitzaileak.

Nobel sariek 10 milioi koroa suediar (900.000 dolar) dituzte ordainsari gisa kategoria bakoitzeko. Sariak abenduaren 10ean, Nobel sarien sortzailearen heriotzaren urteurrenean, banatuko dituzte.

Medikuntzako Nobel Saria izango da lehen txandan, eta, hurrengo egunetan, Fisika, Kimika, Literatura, Bakea eta, azkenik, Ekonomia saridunak iragarriko dituzte, datorren astelehenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena