19:23

Mundua

ENERGIA KRISIA

Nord Stream 2 gasbidearen ihesa bukatutzat eman daiteke, Danimarkako agintarien arabera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Danimarkak jakinarazi du gas ihesa amaitutzat eman daitekeela barruan zegoen gas guztia atmosferara kanporatu delako. Atzoko aurreikuspenen arabera, gasbidea hutsik egon zitekeen gaurko.

  • Ihesa Itsaso Baltikoan. Argazkia: EFE

    Ihesa Itsaso Baltikoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nord Stream 2 gasbidearen hodietan presioa egonkortzea lortu dutela, eta beraz, gas ihesa amaitutzat eman daitekeela adierazi du Danimarkako Energia Zuzendaritza Nagusiak. Ihesek atmosferara bota dute barruan zegoen gas guztia.

Ostiraleko berrikuspenean, adituek adierazi zuten Nord Stream 2 gasik gabe egon zitekeela larunbat honetarako, eta Nord Stream 1ek hala egingo zuela iganderako.

Aurreko igandetik asteartera, bi jario aurkitu dira hodi bakoitzean, Nord Stream 1ean eta 2an, biak zerbitzuz kanpo zeudela. Nazioarteko zenbait gobernuk uste dute ihesen atzean sabotajea egon daitekeela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena