Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
NATOk "Ukrainaren subiranotasun eta lurralde osotasunarekiko konpromiso irmoa" erakutsi du. Txinak, Putinen aliatu nagusiak, bere aldetik, ez du lurraldeen anexioa aitortu.
Von Der Leyen eta Biden EFEko artxiboko irudi batean.
Ameriketako Estatu Batuek eta Europar Batasunak Putinek lau lurralde ukrainar Errusiari atxikitu izana kondenatu dute, eta zigor berriak iragarri dituzte erantzun gisa.
Joe Biden AEBko presidenteak adierazi duenez, "anexio saiakerak nazioarteko zuzenbidea urratu, Nazio Batuen Gutuna zapaldu eta mundu osoko nazio baketsuekiko mespretxua erakusten du".
Era berean, Europako Batasunak anexioa "irmo" gaitzetsi du, eta gaineratu du Ukrainak "bere burua defendatzeko eta borrokan jarraitzeko eskubidea" duela.
NATOk, halaber, "Ukrainaren subiranotasun eta lurralde osotasunarekiko konpromiso irmoa" erakutsi du.
Moldavia eta Georgia herrialdeek ere Putinen erabakia gaitzetsi dute, bozketak "faltsuak" izan zirela aldeztuta.
Txinak, Putinen aliatu nagusiak, ez du lurraldeen anexioa aitortu, ezta horren inguruko adierazpenik eman ere.
Zigor berriak
Putinen anexioari erantzuteko, Errusiari zigor berriak ezartzeko borondatea erakutsi du Mendebaldeak.
Estatu Batuek bisa murrizketei buruz hitz egin dute, zigor ekonomikoekin batera.
EBk, berriz, zigor multzo berriari argi berdea emateko borondatea erakutsi du, zortzigarrena Errusiaren inbasiotik. Txanda horretan, petrolioaren prezioaren muga berria, Errusiako agintarientzako zehapenak eta Errusiako enpresa publikoetako administrazio-kontseiluetan parte hartzeko debekua sartzen dira, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa