Mundua
Ukrainako gerra
Agencias | EITB Media
Ukrainako presidenteak iragarri du formalki eskatuko duela herrialdea NATOn sartzea, Estatu kide baten aurkako edozein erasori bloke gisa erantzun behar dion Aliantza baten parte dela "de facto" onartuta. NATOk erantzun du oraingo lehentasuna Ukraina armaz hornitzea dela.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Artxiboko irudia: EITB Media
Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik iragarri du formalki eskatuko duela herrialdea NATOn sartzea, Estatu kide baten aurkako edozein erasori bloke gisa erantzun behar dion Aliantza baten parte dela "de facto" onartuta. NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek, baina, esan du oraingo lehentasuna ez dela hori, baizik eta Ukraina "armaz hornitzea".
Zelenskik hitzaldi batean azaldu duenez, prozesu "azkarra" izatea nahi du. Bere ustez, Ukrainak dagoeneko frogatu du NATOk zabaltzeko ezartzen dituen estandarrekin guztiz bateragarria dela, hilabeteak elkarrekin lankidetzan eman ondoren.
Vladimir Putin Errusiako homologoak Ukraina ekialdean militarki okupatutako lau eskualderen anexio-itunak sinatu eta gutxira egin du iragarpena Ukrainako agintariak.
"Elkarrekiko konfiantza dago, elkarri laguntzen diogu, eta elkar babesten dugu. Hau aliantza da", adierazi du.
Hori ikusita, Ukrainak bere eskaera aurkeztuko du, bere atxikimendua ere "de iure" errealitate bat izan dadin, Kievek bere bazkideak babesteko orduan duen balioarekin "koherentea" den prozesu batean eta premiazko prozeduraren bidez.
Zelenski bildu da bere Segurtasun Kontseilu Nazionalarekin, Putinek Ukrainan partzialki okupatuta dauden lau eskualdeekin (Zaporizhia, Kherson, Donetsk eta Luhansk) anexio-itunak sinatu dituen egunean.
Irailaren 23tik 27ra bitartean nazioarteko komunitateak onartzen ez dituen erreferendumak egin ondoren eman du pausoa Kremlinek.
NATO: "Ez da lehentasuna"
Zelenskiren eskaeraren ostean, NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek ez du iritzirik eman, kontuan izanik, ziurtatu duenez, oraingo lehentasuna dela Ukraina armaz hornitzea, errusiar erasoari aurre egite aldera.
Gogora ekarri duenez, NATOk zabalik du atea kide berriak izateko aukerari; baina berretsi ere berretsi du une honetako lehentasuna ez dela Ukraina erakundean sartzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa