09:40

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Gutxienez 30 pertsona hil dituzte Zaporizhiako eskualdean izandako eraso batean

AGENTZIAK 1 EITB MEDIA

88 lagun baino gehiago zauritu dira, gainera. Errusiako eta Ukrainako agintariek elkarri leporatu diote eraso egin izana. Kieven arabera, jendea ilara batean zegoen aldi baterako okupatuta zegoen lurraldera sartzeko eta senideei laguntzeko.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 30 pertsona hil eta 88 baino gehiago zauritu dira gaur, Ukrainako Zaporizhiako eskualdean konboi humanitario baten aurka izandako eraso batean.

Ukrainako eta Errusiako agintariek elkarri leporatu diote gertatutakoa.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak adierazi du errusiarrek 16 misil jaurti dituztela goiz batean, eta "mundu zibilizatuan tokirik ez duten terrorista batzuek" bakarrik egin dezaketela horrelako zerbait.

Oleksandr Staruj Zaporizhiako Eskualdeko Agintaritza Militarreko buruak azpimarratu duenez, "jendeak ilara egiten zuen aldi baterako okupatutako lurraldera ateratzeko, familiakoak jasotzeko eta laguntza eramateko, eta Errusiak eraso egin die".

Bere aldetik, Zaporizhiako eskualde okupatuko administratzaile errusiarrak, Vladimir Rogovek, defendatu du tropa ukrainarrek tiro egin dutela "lurralde liberatura" joatekotan zeuden auto-talde baten aurka.

Erasoaren ostean, Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerriko eta Segurtasun Politikako Goi Ordezkariak "guztiz irmoki" salatu du, eta esan du "ankerra" izan dela.

"Errusiak zibilen kontrako beste eraso anker bat egin du; oraingoan, konboi humanitario baten aurka. Gobernuak kontrolpean ez dituen eremuetan bizi diren herritarrei, ezinbesteko laguntza eramaten diete konboi horiek", azpimarratu du EBko diplomaziako buruak, sare sozialetan.

Borrellek "erabat" gaitzetsi du erasoa, eta ziurtatu du hori egin dutenek "kontuak eman" beharko dituztela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena