20:31

Mundua

Erregimenari ultimatuma

48 orduko epea eman diote matxinoek Siriari su-etenarekin bat egiteko

Erredakzioa

Su-etenarekin bat egin ezean, matxinoek Annanen planean ezarritakoari uko egingo diotela ohartarazi dute.

  • Hilketak Sirian. EFE

    Hilketak Sirian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako Armada Askea erakunde matxinoak 48 orduko ultimatuma eman dio Damaskoko erregimenari su-etenarekin bat egiteko. Hori egin ezean, Kofi Annanen bake planari uko egingo diotela ohartarazi dute.

Efe agentziari bidali dioten ohar baten arabera, matxinoek indarkeriarekin amaitzeko exijitu diote Bachar al Asad presidenteari. Epea, ostirala, bertako 12.00etan amaituko da.

Gainera, hirietatik armak kentzea, laguntza humanitarioa, komunikabideak herrialdera sartzea eta preso politikoak aske uztea eskatu dute, Annanen planak dioen bezala.

Ultimatuma emateko arrazoien artean, besteak beste, Hulako sarraskia aipatzen dute, izan ere, ehun lagunetik gora hil ziren. Bestetik, giza-ekubideak urratzen direla berretsi dute.

Mendebaldeko herrialdeek isunak defendatu dituzte

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko mendebaldeko herrialdeek isunak defendatu dituzte, Damaskok Koffi Annaen bake planarekin bat egiteko presio neurri gisa.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena