18:22

Mundua

Erresuma Batua

Irailaren 19an izango da Elizabeth II.aren hileta, Londresen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Elizabeth II.aren hileta-eguna jaiegun nazionala izango da Erresuma Batu osoan.

  • Elizabeth II.aren omenez egindako oroitagarria, Londreseko denda batean. Argazkia: EFE

    Elizabeth II.aren omenez egindako oroitagarria, Londreseko denda batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Isabel II.a erreginaren aldeko estatu-hileta irailaren 19an izango da, 11:00etan (10:00 GMT) Westminsterreko abadian, Londresen, Buckingham Jauregiak iragarri duenez.

Larunbat honetan Erresuma Batuko errege berri izendatu ostean, hainbat erabaki hartu ditu Charles II.ak, horien artean, Elizabeth II.aren hileta-eguna Erresuma Batuko jaiegun nazionala izatea.

"Elizabeth II.aren hileta-elizkizun eguna Ingalaterran, Galesen, Ipar Irlandan eta Eskozian jaiegun nazionala izendatzeko" proposamena egin dio Penny Mordaunt Sarrerako Batzordearen presidenteak Charles III.ari, eta horrek "onartuta" erantzun dio.

Buckingham Jauregiak ostiral honetan adierazi duenez, Elizabeth II.aren hileta-egunetik zazpi egunera luzatuko da errege-dolua.

Orain arte izandako Galeseko printzea errege bihurtu da Elizabeth II.a bere amaren heriotzaren ostean. Larunbat honetan izandako ekitaldian ofizialki errege gisa aldarrikatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena