Mundua
Elizabeth II.a zendu da
EITB MEDIA
Erresuma Batuko errege berriak lehen hitzaldia eskaini dio nazioari, Elizabeth II.a erregina hil eta gero. Larunbat honetan koroatuko dute formalki.
Bere amak, Elizabeth II.ak, egin bezala "bizitza osoan zehar zerbitzua" ematea hitzeman du Charles III.a erregeak, estatuburu gisa eskainitako lehen hitzaldian. "Nire amaren memoria ondratu nahi dut", gaineratu du.
Erregeak omenaldia egin nahi izan dio bere amari: "Ama, nire aita maitearekin biltzeko bidaia luzea hasten duzun honetan, gure familiari eta nazioen familiari emandako maitasunagatik eskerrik asko".
Charles III.aren ahotan, Isabel II.ak "ongi bizitako bizitza izan zuen". "Atsekabez" galeragatik eta "esker onez" bere amaren zazpi hamarkadako dedikazioagatik, biziarteko konpromisoa berretsi du errege berriak.
Familiarentzat zein herritarrentzat bere ama "inspirazio" eta "eredu" izan dela nabarmendu du monarka berriak, aurreneko hitzaldi historikoan, Elizabeth II.aren argazki bat aldamenean zuela.
Charles III.ak azpimarratu duenez, 70 urteetan mundua aldatu da, gerraondoko garaitik gaurdaino, baina balioei eutsi behar dietela uste du. "Monarkiaren betebeharrek jarraitzen dute", adierazi du.
Biziarteko kargua duela eta bizitza erabat aldatuko zaiola onartu du errege berriak: "Jaungoikoak bizirik mantentzen nauen bitartean". Camila emazte "maiteari" leialtasuna eskertu dio. "Maila emango duela badakit", gaineratu du.
William seme nagusia hizpide izan du. Cornualleseko duketza formalki emanen diola baieztatu du Charles III.ak. Era berean, oinordekoa Galesko printzea izango da, aitak hitzaldian iragarri bezala.
Erregeak Katherine Williamen emaztea aipatu du, eta Henry seme txikiari eta Meghan Markle haren emazteari "maitasuna" adierazi die.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa