Mundua
krisi energetikoa
agentziak | eitb media
Gas enpresa errusiarrak ostiralean iragarri zuen erabat etengo zuela Alemania bitarteko Europarako gas jarioa, martxan zegoen gas geltoki bakarreko turbina batean aurkitutako olio isuria zela eta. "Aitzakia faltsuak" erabili izana leporatu dio EBk Errusiari.
Mallnowko (Alemania) gas-biltegia. Artxiboko argazkia: EFE
Europar Batasunaren (EB) kritikei aurre egin die Errusiak igande honetan, Nord Stream gasbidearen bitarteko gas mozketaren harira. Adierazi du Mendebaldearen zigorrak eta jokabidea dituela iturburu neurri horrek, eta ohartarazi du are gehiago igo litezkeela hidrokarburoaren prezioak.
Rossia-1 kate publikoko "Mosku.Kremlin.Putin" saioan, Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak eta Alexander Novak energia kontuetako arduradunak esan dute Nord Stream gasbidearen bidezko gas iragatearen etenaldia ez dela Gazpromen errua.
Gas enpresa errusiarrak ostiralean iragarri zuen erabat etengo zuela Alemania bitarteko Europarako gas jarioa, martxan zegoen gas geltoki bakarreko turbina batean aurkitutako olio isuria zela eta. "Aitzakia faltsuak" erabili izana leporatu dio EBk Errusiari, eta esan du ez dela hornitzaile fidagarria.
"Europarrek euren tresneria ez konpontzea erabakitzen badute kontratuaren arabera konpondu behar dutenean, hori ez da Gazpromen errua, zigorrei buruzko erabakiak hartu zituzten politikarien errua baizik", nabarmendu du Peskovek.
"Bai Kanadak, bai Europar Batasunak zigorrak ezarri zizkioten aipatutako tresneriari eta, hortaz, euren ekintzak bat etorri beharko dira kontratuko baldintzekin, ekipo horrek martxan jarrai dezan", adierazi du Novakek.
Siemensek Kanadako instalazioetan konpondutako turbinetako bat Alemaniara itzuli ahal izan zuten zigorrak gorabehera, baina oraindik ez da Errusiara iritsi, tresna murrizketa pean ez dagoela frogatuko duten berme legalak eskatu baititu Moskuk.
Novakek, Peskovek bezalaxe, ez du baztertu Europan gasaren prezio igoera gehiago izateko aukera, merkatu energetikoa "kolapsora" eramaten duten EBren politika "miopeak" bitarteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa