Mundua
Alemania
Agentziak | EITB Media
Gas horniduraren mozketak irailaren 3ra arte iraungo du. Errusiak azaldu zuenez, behin lanak amaituta, gas fluxua eguneko 33 milioi metro kubikoko mailara itzuliko da, benetako edukieraren ehuneko 20ra.
Gazpromeko langile bat. EFE
Gazprom gas konpainia errusiarrak Nord Stream 1 gasbidearen bidez Alemaniari hornitutako gas fluxua eten du asteazken honetan hiru egunerako "mantentze lanengatik".
Moskun 04:00ak zirenean (03:00ak Euskal Herrian) eten dute gasbidearen bitartez heltzen den gas hornidura. Etenaldi hori irailaren 3ra arte luzatuko da, Errusiako TASS agentziak jakinarazi duenez.
Gazpromek adierazi du etenaldia beharrezkoa dela Alemaniako Greifswaldeko harrera gunean prebentziozko mantentze-lanak egiteko.
Konpainia errusiarrak abuztuaren 19an azaldu zuenez, martxan dagoen punpatze estazio bakarra gelditu egin beharko da aldian-aldian, eta behin lanak amaituta, egunean 33 milioi metro kubiko gas hornitzera pasako da.
Kopuru hori gasbideak duen gaitasun efektiboaren % 20 litzateke, Bloomberg agentziaren arabera, egunean 167 milioi metro kubiko igortzeko ahalmena baitu.
Alemaniak gasbide horretan jarriak ditu itxaropenak barne beharrak asetzeko, Nord Stream 2 gasbide alternatiboa zabaltzeko aukera albo batera utzi ondoren, bai Ukrainiaren inbasioagatik, bai alderdien artean dituzten desadostasunengatik.
Atzo Engie energia hornidurako konpainia frantziarrak jakinarazi zuenez, Gazprom errusiar erraldoiak gas fluxuaren hornidura murriztu du astearte honetatik aurrera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa