Mundua
Errusia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mikhail Gorbatxov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea 91 urterekin zendu da gaixotasun luze baten ondorioz.
Mikhail Gorbatxov 1992ko irudi batean. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxov eta Boris Jeltsin 1991ko irudi batean. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxov 1991ko irudi batean. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxov eta Ronald Reagan 1985eko irudi batean. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxov 2016ko irudi batean. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxov eta Vladimir Putin 2004ko irudi batean. Argazkia: EFE
galeriak (1)
Mikhail Gorbatxov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea eta Perestroikaren sustatzailea hil da astearte honetan Moskun 91 urterekin.
"Gaixotasun luze eta larri baten ondorioz, arratsalde honetan, Mikhail Gorbatxov hil da", adierazi diote Ospitale Zentraleko iturriek RIA Novosti agentziari.
Gorbatxov larunbatean hobiratuko dute Moskuko Novodevichy hilerrian, Errusiako beste hainbat pertsonaia historikorekin eta Raisa bere emaztearekin batera. Aurrez, hil-kapera Sindikatuen Etxeko Zutabeen Aretoan jarriko dute.
Gorbatxovek urteak zeramatzan komunikabideetatik eta ekitaldi publikoetatik aldenduta, osasun arazoak zituelako.
Komunikabide errusiarren esanetan, hilabeteak igarotzen zituen erietxean, hainbat gaixotasun tarteko. 2019an, adibidez, pneumoniak jota eraman zuten ospitalera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa