Itxi

Mundua

Hildako ugari adingabe dira

Gutxienez 90 lagun hil dira Sirian Gobernuaren eraso berri batean

Erredakzioa

Hildakoen kopuruak gora egin du azken asteetan Kofi Annanek sustatutako bake planaren betetzea egiaztatzeko Siriara begiraleak bidali dituzten arren.

00:56
Siria. Argazkia: EITB.

Gutxienez 90 lagun hil dira Al Haula hirian, Sirian, horietatik 33 haurtxoak, Gobernuaren eraso berri baten ondorioz, Siriako oposizioko taldeek zabaldu dutenez. Tokiko Koordinakuntzarako Batzordeak esan duenez, gutxienez 88 lagun hil dira bonbardaketen ondorioz. "Familiak sarraskitu dituzte", salatu du batzorde honek.

Ekintzaile talde batzuk hainbat bideo eskegi dituzte Interneten eta bertan hamar haur inguruko hilotzak dira ikusgai. Iturriaren jatorria baieztatu gabe badago ere, Gobernuaren erasoan hildakoak direla esan du oposizioak.

"Nazioarteko herrialdeen sarraski honen aurrean duten itsutasuna" deitoratu dute oposizioko taldeek. "Zibilak babestu ez dituenez, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua erantzule da", azpimarratu dute Batzorde hauek.

Hildakoen kopuruak gora egin du azken asteetan Kofi Annanek sustatutako bake planaren betetzea egiaztatzeko Siriara begiraleak bidali dituzten arren. NBEko datuen arabera, 2011ko martxotik 10.000 lagunetik gora hil dira, 230.000 lagun etxetik ihes egin dute eta 60.000 lagunetik gora ondoko herrialdeetan (Turkian, Libanon) errefuxiatu dira.

Gutxienez 90 lagun hil dira Al Haula hirian, Sirian, horietatik 33 haurtxoak, Gobernuaren eraso berri baten ondorioz, Siriako oposizioko taldeek zabaldu dutenez. Tokiko Koordinakuntzarako Batzordeak esan duenez, gutxienez 88 lagun hil dira bonbardaketen ondorioz. "Familiak sarraskitu dituzte", salatu du batzorde honek. Ekintzaile talde batzuk hainbat bideo eskegi dituzte Interneten eta bertan hamar haur inguruko hilotzak dira ikusgai. Iturriaren jatorria baieztatu gabe badago ere, Gobernuaren erasoan hildakoak direla esan du oposizioak."Nazioarteko herrialdeen sarraski honen aurrean duten itsutasuna" deitoratu dute oposizioko taldeek. "Zibilak babestu ez dituenez, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua erantzule da", azpimarratu dute Batzorde hauek. Hildakoen kopuruak gora egin du azken asteetan Kofi Annanek sustatutako bake planaren betetzea egiaztatzeko Siriara begiraleak bidali dituzten arren. NBEko datuen arabera, 2011ko martxotik 10.000 lagunetik gora hil dira, 230.000 lagun etxetik ihes egin dute eta 60.000 lagunetik gora ondoko herrialdeetan (Turkian, Libanon) errefuxiatu dira.