08:46

Mundua

ERRESUMA BATUA

Sunak eta Mordaunt, Johnson ordezkatzeko izangai bozkatuenak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ekonomia ministro ohiak eta Merkataritzako Estatu idazkariak 101 eta 83 boto lortu dituzte osteguneko bozketan. Bost izangaik jarraitzen dute Jonhson ordezkatzeko norgehiagokan.

  • Downing Street. Argazkia: EFE.

    Downing Street. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia eta Penny Mordaunt Merkataritzako Estatu idazkaria izan dira Johnson ordezkatzeko izangai bozkatuenak. Alderdi Kontserbadorean ostegun honetan izandako bozketan 101 eta 83 boto lortu dituzte, hurrenez hurren.

Sunakek eta Mordauntek alderdiko sostengua indartu dute, izan ere, asteazkeneko bozketan 88 eta 67 bozka lortu zituzten.

Zortzi izangai aurkeztu ziren asteazken honetan izandako bozketa horretara. Horietatik, 6k lortu zuten gutxieneko 30 bozkako sostengua, beraz, 6 horiek aurkeztu dira ostegunerako bozketara.

Norgehiagokatik kanpo geratu da Suella Braverman Estatuko fiskal nagusia.

Hauek dira gaur egun Johnson ordezkatzeko izangaiak:

- Rishi Sunak, Ekonomia ministro ohia

- Penny Mordaunt, Merkataritzako Estatuko idazkaria

- Kemi Badenoch, Berdintasuneko Estatuko idazkari ohia

- Liz Truss, Kanpo ministroa

- Tom Tugendhat, Legebiltzarreko Kanpo Batzordea

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena