Mundua
Alemania
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erregai fosilak pixkanaka erabiltzeari uztea, animalien eta landareen aniztasuna babestea, justizia soziala eta gosetearen aurkako ekintzak aldarrikatu dituzte. Munduko zazpi herrialde industrializatu nagusien estatuburuak eta gobernuburuak bilduko dira G7ko goi-bileran.
G7ko goi-bileraren aurkako manifestazioa Munichen. Argazkia: EFE
4.000 pertsona inguru izan dira larunbat honetan Munichen izandako protestan, bihartik aurrera Alemaniako Elmau udalerrian izango den G7ko goi-bileraren atarian.
Andreas Franken Municheko poliziaburuaren hitzetan, 20.000 bat lagun biltzea espero zuten protestaren antolatzaileek eta azkenean parte-hartzea askoz txikiagoa izan da.
Erregai fosilak pixkanaka erabiltzeari uztea, animalien eta landareen dibertsitatea babestea, justizia soziala eta gosetearen aurkako ekintzak aldarrikatu dituzte Munichen bildutako manifestariek.
G7ko goi-bilera igande honetan hasiko da, hiru egunez luzatuko da, eta Elmau jauregian egingo dute, Garmisch-Partenkircheneko gunetik gertu, Alpeetan.
Goi-bileraren anfitrioia da Alemania, eta munduko zazpi herrialde industrializatu nagusien estatuburuak eta gobernuburuak bilduko dira bertan. Segurtasuna babestu aldera, 18.000 polizia inguru zabaldu dituzte.
Poliziak momentuz ez du istiluren berririk jakitera eman.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa