Mundua
Lur astindua
Agentziak | EITB Media
Astinduak Khost hiritik gertu izan du epizentroa, Pakistango mugatik hurbil. Afganistango agintariek ohartarazi dute biktimen kopurua handiagoa izan daitekeela.
1.000 pertsona baino gehiago hil dira eta 1.500etik gora zauritu gaur Afganistanen izandako lurrikara batean, herrialdeko agintariek jakinarazi dutenez. Astinduak 6,1eko indarra izan du Richter eskalan.
Dena dela, aipatu datuak Paktika eskualdean (kolpatuena) izandako biktimei buruzkoak dira soilik. Beraz, agintariek ohartarazi dute hildakoen kopurua handiagoa izan daitekeela.
Zehaztapen hori egin baino ordu batzuk lehenago, Sharafudin Muslim Afganistango Hondamendiak Kudeatzeko ministrordeak adierazi duenez, 920 pertsona hil eta 610 zauritu dira lurrikararen ondorioz.
Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoak (USGS, ingelesez) jakinarazi duenez, lurrikarak Khost hiritik (Afganistan ekialdea, Pakistango mugatik gertu) 44 kilometrora eduki du epizentroa, 55 kilometroko sakoneran.
"Zoritxarrez, lurrikara larria izan da bart Paktika eskualdeko lau barrutietan, eta ehunka herritar hil eta zauritu dira; dozenaka etxe hondatu ditu astinduak", adierazi du Bilal Karimi Afganistango Gobernuaren bozeramaileak.
Hebatula Ajundzada talibanen buruzagiak nazioarteko komunitateari, karitate erakundeei eta erakunde humanitarioei laguntza eskatu die tragediari aurre egiteko.
Bestalde, Pakistango hedabideen arabera, Islamabaden eta herrialdeko beste hiri batzuetan ere sumatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa