06:59

Mundua

KRISI DIPLOMATIKOA

Aljeriak kanpo merkataritzako operazio guztiak izoztu ditu Espainiarekin, Adiskidantza Ituna hautsi ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Neurria ostegun honetan sartu da indarrean. Espainiako Gobernuaren arabera, ordea, ez dio eragingo gas hornidurari.

  • Abdelmadjid Tebboune Aljeriako presidentea, artxiboko irudi batean

    Abdelmadjid Tebboune Aljeriako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aljeriako Banku eta Finantza Erakundeen Elkarteak agindua eman du, gaurtik, Espainia jatorri edo helmuga duten merkataritzako operazio guztiak izozteko. Horrek, finean, Espainiaren eta Aljeriaren arteko merkataritza etetea esan nahi du. Espainiako Gobernuaren arabera, ordea, ez dio eragingo gas hornidurari.

Aljeriak Espainiarekin 2002tik zuen Adiskidantza Ituna bertan behera utzi eta gutxira etorri da erabakia. Espainiak Mendebaldeko Sahararako Marokoren autonomia planari babesa eman izanari egotzi dio.

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroaren esanetan, Aljeriako Gobernuak "maila goreneko bermeak" eman dizkio bazkide eta hornitzaile "fidagarri" gisa, migrazioa edo gasa bezalako gaietan.

Aljeria "bazkide eta hornitzaile fidagarria" dela azpimarratu du Jose Manuel Albares Atzerri ministroak. "Maila goreneko bermeak eman dira eta ezerk ez du adierazten horrela izango ez denik", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena